XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Versallesko lorategietako landare antolaketa.

Lorategi ezagunak
Lorategiak, beren itxuraz eta haien taiuketan sartzen diren elementuak kontuan hartuz, bi atal handitan sailka daitezke: arauezko lorategiak, geometrikoak, frantses izenekoak, eta lorategi araugabeak, erromantikoak, ingeles izenekoak; izen hau, molde hau gehienbat Ingalaterra-n landu izan delako eman ohi zaio.

Geometriazko lorategi mota, jadanik Erroma zaharrean taiutu izan zuten; Erdi haroan ere, gaztelu askotan ikusten ziren molde honetako lorategiak.

Gisa hontako eredurik bikainena, le Notre-ek, Frantzia-ko Luis XIVgarren lorezain buruak egin zuen Versalles-en.

Ingeles moldea jarraitu duten erromantiko lorategiek, naturaren irregulartasun bitxia hartu dute eredutzat: zuhaitz eta loreak, guztiak baso puska baten itxura ukan dezan moduan banatzen dira.

Londres-ko Kensington-go lorategia duzu gisa horretako eredua.

Iragan garaietan Kensington-go erregetxea inguratzen zuten lurren zati bat zen lorategi hori.

Basoak ziren, hitz batean.

Hauetan, adarzabal, eper, faisai eta beste animaliak hazten ziren; gero, errege eta haren gorte-jendearentzat antolatzen ziren ihizaldietan akabatu egiten ziren.

Jorge IIgarren garaian publikoari irekiak ziren; hara joan ohi zen jolastera eta lasaitzera Londres-ko jendea.

Izakera basati hori galdu gabe, lorategi horiek aldakuntza handiak izan dituzte eta hobeagotu egin dira, atseginago bihurtuz.

Gaurregun Londres-ko Museoa gordetzen duen jauregiaren aurrekaldearekin parekide, arbola adartsuz inguraturiko ibilbide bat dago; hartatik, beste bide asko ateratzen da, belardi eta basoetan zehar, laku, ubide eta ursendakarizko iturriraino.

Joko-zelaieko kulunkariak, haurrentzat direnak, J. M. Barrie-k eman zituen opari, Peter Pan sortu zuen autoreak alegia, eta ipuin-pertsonaia honen irudi bat lorategietako kantoi ederrenetako batean dago jarria.

Lore-ibilbide izenekoa, zoragarria da urteko edozein arotan ere.

Kensington lorategiko adar trinkotasunean, Peter Pan-en estatua nabari da; haur guztiek ezagutzen duten menturatako personaia hori.